domingo, 13 de diciembre de 2009

MAKETA JANZTEN

Ostiralean maketarekin ibili ginen itxitura planteatzeko asmoz, eta material desberdinekin jolasean aritu ginen nahi genuen efektua lortzeko.

Gure ideia itxiturak ingurua islatzea zen, ispilu forma har zezan. Ingurua erreflejatu, eta gure maketaren minbre izaera infinitua azalarazi ere. Horretarako materialen bila ibili ginen. Irudiak era perfektuan islatzen duten materialak ispilua eta kromoa dira, gero, difuminatuago, titanio edota aluminioa. Hauen artean erabakirik har ezin genuenez, eta klaseko zuzenketaren ondoren, modu esperimental batera landuko genituela adostu genuen. Horrela material hauek erabiltzen zituzten hiru arkitekto hautatu eta gure ideiak haien estiloekin bat egin zezaketela konturatu ginen.
Gehryk bere eraikinak esanguratsu bihurtzen ditu bere estiloarekin, eta gure maketaren izaera eta pertsonalitatea ez genuen galdu nahi baizik eta hau azpimarratu eta nagusitu. Orduan Gehryk erabiltzen dituen titanio xaflen antzera gure maketa estali genuen.

Beste ideia bat ispiluak txikitu eta maketaren barruan sartzea zen, minbrea bera islatuz; era desordenatu batean kokatu genituen, Gaudiren antzera. Gure maketaren izaera eskulturala dela eta espontanitate bezala ulertu genuen pieza txikiak erabiltzea.


Kanpokoa islatzea zen lehen helburua baina orduan buelta eman genion. Eta barrutik begiratuta ispilu bat izango balitz? Orduan gure maketa titanio kutxa batean sartu genuen, kanpotik islatzen duena baina barrutik ere isla sortzen duena. Horrela minbrearen infinidadea sortuz. Eta erregularitate eta minimalismo honek Fosterrekin lotu dugu.

MUSEOAREN ALDAKETAK

Gure oinarriak berdinak direlarik, forman eta fatxadan aldaketak gauzatu ditugu. Gainera beste oinarri bat ezarri dugu: Elizaren itxitura eta egiturarekin erlazio bat gauzatzea.

Ostiralean komentatzen egon ginen bezala gure eraikina pieza sendo baten eta pieza desglosatu baten erdibidean geratzen zen, pieza nahasi bat ateratzen zelarik. Beraz erabaki dugu desglosamendu batera jotzea, gure parkeranzko jaitsiera ahalbidetzeko. Abantaila asko ikusten ditugu gainera: museoa dinamismoa lortzen du, espazio publikoa museoan barne sartzeko aukera, askatasun gehio nahi dena ikusteko…

..







Desglosamenduak, 2 zati ezberdin izando ditu. Lehena, pieza elkartuagoekin, zeinak estalki esanguratsu baten azpian egongo diren, plaza espazioa delimitatuz eta dauden eraikinei erantzun bat emanez eta bigarrena pieza independenteagoekin jaisten diren plataformetan jartzen direnak.

Komentatutako estalkia izando da hain zuzen, eliza egiturarekin erlazio bat gauzatuko duena. Jean Nouveleren proiektuan oinarrituz, gure mimbrearen efektua hormigoira pasatuko dugulako, argi joko berdinak lortuz. Gainera elizaren itxiturari eman nahi diogun nagusitasuna azpimarratzeko, museoko fatxadak txuriak izando dira, soilak . Eta aldi berean hauekin leku puru bat lortzen dugu non aurkezten diren obrak aurreiritzirik gabekoak izando diren.

jueves, 10 de diciembre de 2009

MuSeoaReN GaRaPeNa

Barrukaldean sartu gara eta irisgarritasuna dela eta, arrapalekin osatuko dugu. Baina arrapala erabilgarriekin, museoko objetuak ikusiko dira jaitsi ahala. Beraz, museoaren kontzeptuak : arrapala + pasarela + plataforma izango dira, efektu desberdinak sortuz.

Argitasunarekin ere jokatuko dugu efektu hauek lortzeko, sentsazio ibilbidea arkitektura baliabideen bidez gauzatuz.


Espazio publikoei dagokionez, dauden erakinen eta muesoaren artean sortutako plazan arrapalekin jokatuko dugu, erlazio bat sortuz. Graderio funtzioa beteko dutelarik.


Parke hau erakargarri izateko bi bide erabili ditugu:

1. Logroñotarrek maite duten ardo munduarekin erlazioa sortu.

2.Baso bideratzaile bat sortu, sartu ezkero bi irteera daude soilik, museoko sarrera eta parkeko sarrera. Eta ibairako parkea esan bezala, basati jarriko dugu, pintoreskoa.

viernes, 27 de noviembre de 2009

IDEIAREN SINTESIA


- Naturarekin harrematua eta hiriarekin artikulatua egongo da museoa, bien arteko trantsizioa izanik.


- Museoa sentsaio ibilbide batek garatuko du: lasaitasuna, beldurra, admirazioa...


- Hiriari eta parkeari erantzuna ematen dioten gune publikoek museoaren parte izango dira.


- Fatxada eta estalki erabilgarrien bidez jaitsiera eskalonatu bat proposatzen dugu.


- Sorpresarekin jolastuko dugu.


miércoles, 25 de noviembre de 2009

ITXITURA

Itxiturarako elementu desberdinen artean aukeratzen ibili ginen, matrial guztietan sentsazio bila geunden, gure museoaren ideia sentsazioetan oinarritzen delako. Gure maketaren materiala minbrezkoa izanik, agerian utzi nahi genuen, eraikinari intentsitate handiago bat emateko itxituraz baliatu nahi genuen; lehendabizi sortutakoari bizitasun gehiago emanez. Gure maketa ez delako egitura sinple bat, berez itxitura ere bada. Horrela, honako elementuak aukeratu ditugu: ispiluak, telak, kolorezko bolatxoak...


-Ispiluak, elementu honekin lortu nahi duguna minbreari garrantzia ematea, minbrearen isladaz hodeia oraindik dentsoagoa izatea da. Minbrea kanpotik utziko genuke, eta ispiluak itxitura bezala funtzionatuko dute, hauekin jolastuz, euriaz, haizeaz, hotzaz babestuz.




-Telekin kutsu lasai bat lortuko genuela pentsatu genuen, mugimendua, dinamikotasuna, haizearekin jolasten dutela. Beti ohial bat zeharkatzean edota teatro ateko kortinak zabaltzen direnean, beste aldean berezia den zerbait aurkituko duzu beti; orduan elizari kutsu misteriotsu bat emango genioke.


-Kolorezko bolatxoak: beste efektu bat lortuko genuke, minbrezko entramatuaren barnean sartuko genituzke eta gure hodeiari beste izaera bat emango genioke, minbrearen barnean kolorea sortuz. Bolatxo batzuk argiak izango dira eta argiztapen joko-kolore berezi bat lortuko genuke elizaren barnean. Kanpoaldeari dagokionez, minbretik eskegita bolatxo-tira batzuk haizearekin jolasean eta talka egitean soinua sortuz.




















MAKETAREN GAUZATZEA

Material ezberdinekin egon ginen probatzen, egur zatiekin ezinezkoa zitzaigun, nahiz benetako material izan, ez genuelako lortzen nahi genuen emaitza. Saiatu ginen ere lastoarekin eta metalekin abstrakzio bat gauzatuz, baina azkeneak mimbrea erabiltzea erabaki genuen, hobekien iruditzen zuelako gure idea.
Maketa egiten hasteko egituraren oinarriak ezarri genituen, arku potente batzuk gainontzeko egitura eutsiko luketenak, eta behin haiek jarrita zeudela entratamatuarekin hasi ginen, horrela mimbre hodeia pustutzen zen heinean , zutabeak ez ziren deformatzen baizik eta sendotasuna aumentatzen zitzaion maketari. Horrela 5 apoilo jarri ditugu guztira, hegan dagoelaren itxura emanez, gainera hodeia gehiago handitzeko aukera dago, maketaren bolumetria aske delako, lortu nahi den efektua muga bakarra izanik.

Behin maketa bere kabuz mantentzen zela, buelta eman eta barnekaldeari ekin genion, gangak aparte egin genituen eta gero josi , hodeia gehiago pustuz, kanpotikan gangak ez ikusteko.
Emaitza hau izanik:
Gure maketa ikuspegi ezberdinak ditu, gauez eta egunez itxura ezberdin bat emango du, itzalak ere joko handia eman ahal duela uste dut, eta horrela oraingo praktikan maketak eskaintzen dizkigun joko ezberdinetaz baliatu nahi gara.





domingo, 22 de noviembre de 2009

ESPAZIO PUBLIKOA
Espazio publikoari buruz ez ditugu oraindik ideiak finkatuak, bi gune ezberdinak sortu nahi ditugu hasiera batean, bat hiriari erantzuna emanez, pabimentatuagoa egongo dena eta beste bat ibaiari erantzuna emanez naturalago izango dena, museoa bien arteko trantsizioa izanik. Bestalde museoaren fatxadari koskaren bat suertatzen parkean erantzun bat planteatuko dugu , nolabaitako fatxadaren material berdinagaz ibilbideak suertatuz, museoa natura horren parte bilakatuz eta dena osotasun bat lortuz.


New york-eko High Line parkea ikusia geneukagun eta hasiera batean irudikatzen du fatxadarekin suertatu nahi dugun efektua, lurzoru pabimentua fatxadatik aterako delarik gure kasuan, eta altuerekin beharbada jokatuz ere. Bestalde gustatzen zaigu pabimentuak berak parke mobiliarioa sortzearena, ez duelako gure osotasun ideiarekin ondo joaten mobiliarioa kanpoko zerbaiten txertatzearen ondorio izatea.
Beharbada gure museoaren sentsazio ibilbidearekin jarraituz sentsazio ezberdinak suertatu ahal ditugu gune espazio publikoan ere, baina oraindik ideiak dira, garatzen joaten garen heinean igotzen joango gara.
MUSEOAREN IDEIA


Museoa egiteaz aparte, parkeari ere bizitasun gehio eman behar diogu. Honetarako zerbait erakargarri egin behar dugu, non jendea eroso egongo den eta errepikatzeko gogoak izango dituen. Beste hiritan Bilbon adibidez, ibai ondoko gunea berreskuratzeko harrituta usten dizun eraikin batez eta zonalde ezberdinak eta paseatzeko egokia den gune publiko batez baliatu dira.



Gure kasuan antzeko zerbait egitea pentsatu dugu eta musea gune berriaren atrakzio nagusia bilakatu nahi dugu, baina gure nahia da eraikin horrek parke eta gune publikoaren parte izatea eta beraz ibaiko gune berde eta hirira ematen duen gune publikoaren arteko trantsizioa ahalbidetzea , jendea bideratzen duen heinean parkerutz. Eraikinaren kokapenerako beraz dagoen maldaz baliatuko gara, eta estali erabilgarriak erabiliz trantsizio hori ahalbidetuko dugu. Baina gure asmoa da eraikin horrek ez izatea zerbait baztertua baizik eta aldi berean hiriari lotuta egotea.

Gure museorako ibilbide bat proposatu dugu beraz eta hasiera eta amaiera puntuak hirian oinarrituko dira:


- Ibilbidearen hasierako punturako Revellin arkua hartuko genuke. Museo honetan ezarriko dira aztarnetan aurkitutako piezak eta Revellin arkua aintzinako garaiaren beste elementu bat izanik uste dugu, biak lotuak egon behar direla. Arkuaren ondoan, forma biribileko eraikina gaur egun dagoen museo txiki bat da, beraz justu museo txiki honen beste aldera kokatuko dugu gure museoaren hasiera. Museo sakroan sartu baino lehen ikusi ahal izateko lehendabiziz informazio orokor bat arkeologia prozesuei eta arkuari buruz .


- Amaiera puntua Valbuenako aztarnak izango litzateke , behin museo barneko informazioa barneratuta , txapelketa baten trofeoa balitz



Museoaren bolumenekin hasteko retikula bat zehaztuko dugu, ibilbide ezberdinak markatuz: parkea eta hiria, parkea eta aztarnak… Honetaz baliatu bolumenak osatzen joango gara eta ibilbideak aztertuz gune ezberdinak lortuko ditugu , analisi horren ostean osotasun batean museoa eta gune publikoa osatuko dugu, ohiko ibilbideetan oinarriturik.

Museoko ideia nagusienetakoa gela bakoitzean bisitariak sentsazio desberdinak sentitzea nahi dugu, hau da, sentsazio ibilbide bat. Gela bakoitzaren atea zeharkatzean sentitze aldaketa bat jasanez. Lasaitasuna, beldurra, konfusioa, mirespena, harridura...



sábado, 14 de noviembre de 2009

Ematen ditugun bidai ezberdinei buruzko klaseak zein ostiraletako txarlak oso interesgarriak ikusten ditut. Bidaietan ikusi dezakegu beste hainbat lekuen bereizgarriak, arkitektura, bizitza mota, paisaia tipikoa... Eskura ez ditugun leku ezberdinen hurbilketa bat lirateke. Eta klase bakoitzaren ostean horra bidaiatzeko gogoekin ateratzen zara.

Adibidez ostiralean eman genuen Islandiako klasean, irudiak ikaragarriak ziren, hango paisaia indar handikoa da, argazkiz argazki liluratuta geratzen zara , lekuko koloreaz, begetazioaz, intentsitateaz, naturak sortzen dituen kapritxoetaz...

Adibidez ikusi genuen urbanizazio baten argazkia, non hainbat etxe moderno zeuden eta ingurunea basatia zen, inguruko belar altua lasaitasun bat ematen zion inguruneari eta hemengo errepide, espaloi, farola, banku.. eta betiko parnafernaliarik gabe beste itxura bat hartu zuen irudia, eta oso polita eta askea iruditu zitzaidan. Eta horrela erakutsitako beste pila argazkiekin zeinak sentsazio ezberdinak sortzen zituzten.

Geroko txarla ere oso interesgarria izan zen, askotan hitz egin dugu musika eta arkitekturaren erlazioari buruz eta interesatzen zaidan erlazio bat da, musika ikasi izan dudalako hainbat urtetan eta arkitektura ikasketetan sartu arte erlazio honetaz konturatu ez naizelako. Txarlan ikusi nuen sorkuntzan adibidez antzekotasun handi bat daukatela. Nolan idei batetik, forma edota melodia bat izan, ideak jasaten duen eboluzioa gehiketaz suertatzen dela askotan, baina ildazkatuak dauden gehiketak, hau da, haien artean konekzio oso zurrunak dutelarik: harmonia, fatxadaren pentsamendua, perkuzioa, distribuzio egokia , ahotsa, espazio publikoarekin lotura, ... azkenean osotasun bat lortu arte.
Osteguneko klasean espazio publikoei buruz hitz egin genuen , espazio publikoek izugarrizko eragina daukate arkitekturan,nahiz eraikin isolatu bat izan daiteke ere , zeinak beste ezerrez ez den baliatzen.
Baina espazio publikoa arkitekturak bere alde izan dezaken tresna da, gendea erakartzen lagungarria suertatu daitekeenak, eraikinari naturarekin harremana sendotzen lagundu dezakeena...
Horrela eredu pilo existitzen dira espazio hauek estrukturatzeko orduan, gauza ezberdinak izan behar dira kontutan, zer lortu nahi den, ze sentsazioak sortu nahi diren...Honetarako erabiltzen den begetazioa garrantzitsua da nere ustez, zuhaitz batek adibidez landa zabal baten erdian bakardadean kokatutik, espazioaren zentru bilakatuko zen eta zuhaitz honen forma eta ezaugarriak importanteak izango litzateke.
Gainera gustatu zitzaidan kontzeptu bat izan zen elementuen garapenaz baliatzea, hau da bere haziera etapa bakoitzean pentsatzea etapa horretan gauzatu ahal duen funtzioa.
Horrela aurkitzen ditugu eraikin eta espazio publikoa osotasun bat osatzen duten ereduak:


Espero dugunaren kontra, impresioarekin jokatzen duten espazio publikoak, adibidez honetan, nolan espazio publikoa lurperatzen den :


Oihal bat balitz bezala, espazio publiko gisa eta fatxada gisa funtzionatzen duena:

Espazio publiko fantastikoagoak, umeen ametsezkoak direnak:
Paisajismoan oinarritzen direnak gehiago ,edo arkitekturan, ohiko parkeak betiko ibilbide eta esertzeko guneekin... Horrela mila aukera duen mundu baten aurrean aukitzen gara aukeratzerako orduan gure proiektuari hobekien datorkiona.


sábado, 31 de octubre de 2009

Aste honetan txinari buruzko bidai bat ikusi izan dugu. Nere ustez txinatar eta japoniar arkitektoei buruz asko ikasi dezakegu: bere kulturaz, bere antzinako arkitekturaz…

Bere hirigintza eta hirien antolakuntza lioso eta konplexua iruditzen zaigu baina ikaragarria da hango arkitektoak azalera arazo hauei bilatzen dizkieten soluzioak. Beharbada hemen ez lukete funtzionatuko , beste espazio antolaketa bati ohituta gaudelako , baina hesiak gainditu ezkero aurkitzen ditugu oso espazio jarrai aberasgarri eta kuriosoak.

Interesatzen eta erakartzen nauen gai bat denez bilaketa bat egin nuen pasaden urtean , gustokoen ditudan arkitektoen artean Tadao Ando, Atelier Bow-Wow edo Sanaa aurkitzen dira. Adibide batzuk:

4 X 4 ETXEA ( Tadao Ando)

2003.urtean Brutus aldizkaria , eskaini zien bere irakurleei, haien ametsetako etxea eraikitzeko aukera. Lortzeko idatzi bat egin behar zuten deskribatzen haien etxe ideala, baina dirua eta lurzorua eduki behar zuten etxe hori egin ahal izateko.
Irabazlea Hyogo Prefecture enpresako ejekutibo bat izan zen.Bere orubea leku soragarri batean zegoen, bista paregabeak zituen eta Japoniako eskegitako zubi handienaren aurrean kokatzen zen, baita Awali irlaren aurrean( 1995.urteko lurrikararen epizentru izan zena).
4 x 4 metrotako 4 blokezko hormigoizko dorrea proposatu zioten. Behean biltegia dago eta gora igo ahala sarrera, logela , estudioa, eta azkenean hegan egiten duen blokea non sukaldea eta egongela kokatzen diren. Azken pisu honek hegoaldeko bistetara irekitzen da kristalera baten bitartez.

AZUMA ETXEA ( Tadao Ando)
1976-ko urtekoa eta Paskan kokatzen da. Zaharra izan arren iluminazio joko handiko etxea da. Fatxada oso gogorra da eta kalearekin kontraste handia eragiten du. Horrela erikinaren muina barnean dago, patio bat dagoela etxe guztia iluminatzen duelarik. Eta arkitekto askoren eredu bilakatu zena.

TOWER ETXEA (Atelier Bow-Wow)


Etxe honi, izena oso ondo datorkio, kanpoko itxura nahiz teknika berriekin , antzinakoaren ohiartzun bat planteatzen duelako. Dena den, barneko distribuzioa pentsamendu berriak erakusten ditu. Jabeen artean konfidantza ugari eskatzen duen distribuzioa delako, espazio irekiekin eta eskailera bat konektatzen duela funtzio ezberdinak.

Pisu bakoitzean bi funtzio daude eskailera banatzaile bezala funtzionatzen duelarik. Eta kable batzukin eskegita dagoela pribatutasun oso arin bat emanez.
Aldi berean funtzio bakoitzaren altuerak ezberdinak dira espazioen arteko erlazioekin jokatuz eta irregulartasun bat sortuz lehioen distribuzioan.

sábado, 24 de octubre de 2009

Elizaren bolumena gordetzen duen egiturarako sentsazioekin jokatu nahi dugu. Eliza baten barnekaldeak, iluna eta misteriotsua da , beraz egiturak eta itxiturak sentsazio hoiek sortzen lagundu behar digu. Baina Kanpokaldetik alderantzizkoa nahi dugu, sartzerakoan sorprendituak gelditu dezaten bisitariak.

Beste aldetik parke alboan dago kokatua eta erlazio bat sortu behar da, gure erabakia material naturalak erabiltzean datza, eta berdegunearekin zuzeneko erlazio bat sortzea.

Horrela arkitektura efimerora joan dugu azkenean, Arkitektura efimeroa hasieran egur eta bestelako material ez iraunkorrekin eraikitzen zen, horrela egurrezkoa izando dela gure eraikina erabaki dugu.



Gainera arkitekura efimero honetan oinarritzen ziren eraikuntzak balio izan dute aintzinatik erligio eta politikaren motore propagandistiko bezala, hori dela oso ondo datorkigun esanahi bat da, eliz aztarna batzuk izkuitatzen duela kontutan hartuta.







Bestalde eraikuntza hauek iraunkorrak ez zirenez hasiera batean monumentu bezala hartzen zuten. Gure estaldura proiektu honetarako kontzeptu berdina hartuko genuke. Beraz Egitura bakar batez baliatuko gara enbolbentea egiteko.



Gure proiektua Logroñoko alde baten berreskurazioan,berpiztean oinarritzen da eta horrek denbora bat beharko dut, beraz gure monumento hau eraiki ahalko zen hasieratik, eta normalean behin behinekoa denez erretzeko aukera dago museoa inauguratzen den egunean, gendea erakarriko zuen eta datak garrantzia izando luke , gero bestelako egitura bat egiteko aukera emango zuen, dena den hau aukera propagandistiko on bat izan arren , eraikuntza hauen iraunkorrak izan daitezke ere.





Gure ideiaren oinarri bezala aurkitzen dugu adibidez Goldsworthy-ren obra, elementu naturalekin estruktura ezberdinak sortzen ditu , eta natura berarekin jokatzen du sentsazio eta efektu ezberdinak sortzeko, natura artifiziala gauzatzen du askotan, elementu naturalekin eta ingurugiro naturalean egon arren ezinezko delako bere obrak naturalki sortu ahal izatea.

Aste honetan eman dugu Cristina Iglesias-en obra eta nolabait gure ideiaren antzeko kontzeptua dela uste dut ere, elementu naturalez baliatuta espazio bat eratzen duelako.Gainera egitura era hauekin argia eta mugimenduekin jolasteko aukera paregabea dagoela uste dut, eta gure proiektuan errepresentatzen saiatuko gara.

Giger-ren obra ikusi genuen ere, natura eta artifiziala adierazten du ere, baina Goldswortyrekin zerikusirik izan gabe. Honek makina eta teknologian oinarritzen duelako bere naturaren ikuspuntua. Forma naturalak erabiltzen ditu baina mekanika ikuspuntu batetik abiatuta. Kritika onak eta ez hain onak izan ditu. Nere ustez marrazkien araberako da, batzuetan nahiko makabroak ikusten ditut ume deformeak direnean etab, baina beste askotan ikuspuntu oso interesgarria adierazten ditu.




sábado, 17 de octubre de 2009

Logroño aztertzen ari garela, alde zaharra eta parkea berritzeko behar bat dutela argi dago, bizia behar duten lekuak dira. Gure aburuz alde zaharrean etxebizitzak jartzea ez da bide egokia, jendea ez zelako horra joango bizitzera dagoen gaurko egoera kontutan hartuta .

Beraz jarri behar da zerbait gainontzeko biztanleak erabiltzeko modukoa.Bizia eman behar diona ibaiondoko guneari, erakargarria izan behar dena, ondo komunikatua …

Eta kultura hartu dugu ideiaren oinarri gisa. Kultur ekintza ezberdinak gauzatuko duten eraikin ezberdinak jartzea izando litzateke proposamena.
Kate bat eratuko dute eta patroi bera jarraituko lirateke erlazio bisual bat egoteko. Aldi berean gune berdeak ezarri ahal dira, zeinak parke lineal bat sortuz parkearekin erlazio bat sortu ahal dute. Parkean kultur ekintzak egongo dira ere, eraikinak komentatutako patroia jarraituz.

Horrela alde zaharra zein parkea Logroñon integratzeko helburua bete nahiko genuke.
Arkitektura eta musika arteko erlazioa ikusten ari gara , arlo bi hauek erlazionatzen zituen arkitektoen artean aurkitzen da ere Iannis Xenakis:



Iannis Xenakis arkitekto eta Konpositorea da . Musika modernoaren konpositore garrantzitsuenetarikoa gainera.
Le Corbusier-en tailerrean sartu zen 1948.urtean kalkulu ingeniero gisa baina laister hasi zen proiektuetan parte hartzen. XX.mendeko bi obra garrantzitsu diseinatu ditu.

Hoietako bat “ Pabellon Philips” 1958.urteko Bruselaseko Exposizio Internazionalerako .
Obra hau egiteko oinarritu zen bere orkestrarako musika obra “Metastasis”-en estrukturetan . Eta pabilioi barnekalderako enkargatu zion Edgar Varése-ri Poeme Électronique obra eta honen interludioetan entzuten zen Xenakis-en Concret PH.

Orain harteko klaseak gustoso izan ditut ikasten ari garelako arkitektura beste zenbait arloekin dauzkan erlazioak: argazkilaritzakin, musikakin, filmetan duen eragina...


Hedwig and the amgry inch eta el cielo sobre berlin filmak oso interesgarriak aurkitu ditut, bigarrenak beharbada geldoegia izan da. Baina nere aburuz biak mezu potente bat daramate eta gustatuko litzaidake filmak ikusten jarraitzea , arkitekturarekin daukaten erlazioa aldez aurretik eman dugula filmak aurrera joan ahala, entzundakoa bilatu ahal izateko.


Kasualidadez blog batean El cielo sobre berlin-i buruzko idatzi bat aurkitu dut, eta filma nolan deskribatzen duen gustatu zait:


EL CIELO SOBRE BERLIN “ cuando el niño era niño…”




Explica la humanización de Damiel, el ángel-niño que abandona la experiencia espiritual ( en ella como angel no puede cambiar la vida de los hombres,sólo puede darles ganas de vivir) para adentrarse en la experiencia humana. Una historia de amor donde el ángel de la guarda se enamorada de su protegida, en una ciudad decadente que sufre los efectos de la Segunda Guerra Mundial.
Cielo sobre Berlín es una reflexión humanista sobre la vida y la muerte, el estar dentro y fuera, el ser y el no estar; una película que habla de las preocupaciones humanas, los miedos, la incomunicación, la soledad, el tiempo y el paso del mismo. El espectador participa en la película de dos formas diferentes; la primera actitud es pasiva ya que conoce los pensamientos de los personajes anónimos que aparecen sin hacer nada más que escuchar; en cambio, la segunda actitud del espectador es la de cuestionarse las preguntas retóricas que remarcan las voces en off.
.
.
.
Hedwig and the amgry inch filmari buruz azpimarratuko nuke, abeztien letrak eta soinua eta fimearen kolorea eta nolan laguntzen duen filmearen planoak lirainak bihurtzen.
El cielo sobre berlin filmean gustatu zait kolore jokua aingeruen eta gizakien bizitzak ezberdintzeko eta aingeruek hegan egiteko posibilitatea dela eta goikaldetik egindako planoak.
Gainera film bakoitza irudikatzen du lekuko eta garaiko arkitektura.