Arkitektura ikastea erabaki nuen alde batetik sormena edota imaginazioarekin lan egitea gustatzen zaidalako eta bestetik eraikuntzak erakartzen nautelako, haien formak, haien materialak, nola eraiki diren, zelako distribuzioa daukaten edota zelako bizimodua ematen den haien barnean.
Beraz oso konplexua iruditzen zait arkitektoaren lana baina aldi berean erakargarri eta aberasgarria, gauza oso ezberdinak sortzen direlako, era guztietako funtzio eta bezeroentzat.
Arlo ugarietan jakituri eta kontrola eskatzen duen lana da, eta behar dugun informazio horrek kurtsoka ikasten ari gara irakasgai ezberdinetan.
Proiektuaren irakasgaian etxebizitzen munduan murgildu gara gehien bat, bloke zein etxe unifamiliarrak diseinatzen, hauen distribuzio egokienak ikasten, bakoitzak gustoko duen estiloetaz eta adibideetaz ikasiz eta izaera propioak lortzen.
Horrela kurtso hontan gustatuko litzaidake alde batetik eraikin publikoen munduan murgiltzea, hauen diseinu eta distribuzio egokienak, beharrak etabar ikasiz.
Bestetik taldeetan lan egitea, ikasteko beste modu bat delako eta etorkizunerako onuragarria dela iruditzen zaidalako. Hala ere bakarkako lanak garrantzitsuak direla uste dut bakoitzaren garapenerako.
Eta azkenik aurreko urteetan ikasitakoa sendotzea.
jueves, 1 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario